2020ko GABONETAKO OTARREN ZOZKETA

Aurreko ostiralean, abenduaren 18an, Gabonetako 3 otarren zozketa burutu genuen. Dakizuen bezala, zozketarako zenbaki hauek ADEMGIko Gabonetako loteriaren partizipazioen numerazioa da, hau da, partizipazio bakoitzean gorriz datorren zenbakia.

Foto Cestas

 

Zenbaki irabazleak hauek izan dira:

- 3. otarraren zenbaki irabazlea: 5.893

- 2. otarraren zenbaki irabazlea: 4.168

- 1. otarraren zenbaki irabazlea: 6.605

 

Esteka bakoitzean zozketak ikus ditzakezue:

3. otarraren zozketa

2. otarraren zozketa

1. otarraren zozketa

 

Zorionak irabazleei!

NAHI DUZUN MODUAN BAINA BUSTI ZAITEZ!!

ESKLEROSI ANIZKOITZAGATIK BUSTI ZAITEZ Kanpainaren 2020ko edizioa berezia izan da, dudarik gabe. COVID-19a dela eta aurten ezin izan dugu ohizko zenbait puntutan egon ezta Kontxa Hondartzan ere ez non kanpainaren akto zentrala egiten ohi dugun. Baina Laboral Kutxa, Up to you eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker MÓJATE A TU MANERA kanpaina birtualaren lehenengo edizioa gauzatu dugu!!

Cartel Mojate a tu manera

Uda osoan zehar zuen bideo eta aportazioak jaso ditugu eta hauek, gure gimnasioarako materiala eskuratzeko erabiliko dugu. MILA ESKER DENOI!!!

Eta aurreko igandean, urriaren 4ean, kanpainari bukaera eman genion Donostiako Aquariumean ospatutako ekitaldiarekin eta sari banaketarekin. Hemen duzue ekitaldiko laburpen txiki bat Gala Final Mójate a tu manera

Aquarium grupo final

MILA MILA ESKER PARTEHARTZAILE ETA LAGUNTZALEI GUZTIEI!!!

ADEMGIko 3.KUTXA ZOZKETA

ADEMGIko 3.kutxa prest dugu bere zozketarako!! Gure laguntzaileek emandako produktuz beteriko kutxa hau Urriaren 30ean, ostiralean, zozketatuko da. Oraingoan ere, lortzen den dirua gure birgaitze zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da. Ez zaitez zure zenbakiak gabe gelditu!!

3.kutxa Edukiera

cartel logos 3.caja

ADEMGIko II. KUTXA zozketa

Hona hemen zozketa berrirako prestatu dugu Kutxa berria!! Dakizuen bezala, gure laguntzaileek emandako produktuekin osatuta dago eta bigarren kutxak, honakoak ditu:

- 2 Cava botilla                                                                         Caja Vinos Sept

- 2 PIEDEMONTE ardo botila

- 2 LAUS ardo botila

- TOMÁS POSTIGO ardo botila 1

- 4 IÑURRIETA ardo botila

- 2 ILLERA ardo botila

- CAFÉS BAQUÉ pote kafe bat

- PANASONIC irrati bat

- Gizonezko SAMI erloju bat

- Juan Carlos Irizarren CDa

- Benito Lertxundiren CDa

- Olatz Zugastiren CDa

- BOCCOLA 2 korbata

- MOHO eguzki betaurrekoak

- HP Mini WiFi Kamara

Tiketak ADEMGIn eskura ditzakezu 2€tan. Gerturatu zaitez zure zenbakien bila, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei zuzendutako Birgaitze zerbitzuak finantzatzen lagunduz.

Zozketa ADEMGIn ospatuko da Urriaren 2an, ostirala. ZORTE ON denoi!!

ZOZKETATUTA!! Zenbakia irabazlea 78 izan da.  https://www.instagram.com/p/CF1hqueKOVV/?utm_source=ig_web_copy_link

ZORIONAK Alberto!!!

Entrega Caja2

 

cartel Logos 2.caja

ADEMGIko KUTXA zozketa

Datorren ostiralean, irailak 18an, ADEMGIk prestatutako lehenengo KUTXA zozketatuko dugu. Kutxa, gure laguntzaileek emandako produktuekin osatuta dago:

-     Produktu kosmetiko desberdinak hurrengo marketakoak: NIVEA, LAZALOE, LENSA, TERNIPEC, BABOR, HIERBAS IBIZA, EL ARTE DEL PERFUME, AINHOA COSMETIC, LIXONE, NELLY, PRADY

-      Hainbat kontserbak (barazki kremak, zainzuriak, hegaluzea…) honako marketakoak: ANKO, BAJAMAR, CAMPOS  Caja Sept 1A

-     4 ardo Betz botila

-      2 Moscatel ardo botila

-      CALYPSO erloju bat

-      ARGYIOR belarritakoak

-      BOCCOLA 2 korbata

-      JIMMY LIMÓN galtzerdiak

-      DOLORES CORTÉS 2 bikini

-      Cafés BAQUÉ produktuak

Tiketak ADEMGIn eskura dezakezu 2€tan. Gerturatu zaitez zure zenbakien bila, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei zuzendutako Birgaitze zerbitzuak finantzatzen lagunduz.

ZOZKETATUTA!! Zenbakia irabazlea 110 izan da. https://www.instagram.com/p/CFRjeIxK9bz/?utm_source=ig_web_copy_link

ZORIONAK Mª Luz!!!

Entrega caja1

 

cartel logos 1.caja

Busti Zaitez – Mójate 2020 asteburu honetan

ADEMGI 2020. IDIOMAS Ok.indd

Asteburu honetan Busti Zaitez – Mójate kanpainia ospatuko da gipuzkoako zenbait udalerritan, beharrezko segurtasun neurriak hartzen direlarik. Larunbatean, hilak 11, Legazpin aurkitu ahalko gaituzue, Laubiden, hain zuzen ere. Halaber, igandean, Hondarribian (La Marina), Zumaian eta Errenteriako Fanderiako Igerilekuan egongo gara.

Busti Zaitez – Mójate kanpaina bai Euskadin baita Estatuan ere ospatzen den garrantzitsuena da, zeinetan euskal herritar askoren parte hartzea ematen den. Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak ADEMGIren kolaborazioarekin antolaturiko kanpainia honen helburuak gizartea aipaturiko gaixotasun neurologikoaz kontzientziatzea da, baita Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak haien zentroan -2007ko maiatzean irekiriko Esklerosi Anitz eta beste gaixotasun neurologikoen Zentroan- emandako errehabilitazio zerbitzuak finantzatzea ere.

Esklerosi Anizkoitzarekin lagundu eta asteburuko kanpainian parte hartu nahi duen orok, Elkartearen stand-era hurreratzea besterik ez du, eritasunaren inguruko informazioa eskuratzera edota bertan salgai egonogo diren kamiseta, boltso edo musukoak eskuratzera, besteak beste, zeinak beste urte batez @katukySaguyaky-k diseinatuak izan diren. Halaber, gogorarazten dizuegu hauek eskuragarri daudela info@ademgi.org korreora idatziz edo 943 245 600 telefonora deituz, jarraian atxikiturik uzten dizuegu katalogoa.

 

BUSTI ZAITEZ 2020 KATALOGOA

Zuen esperoan izango gara !

ADEMGIren aldeko 12.Golf Txapelketa

Golf Jaizkibel 1c

2020ko uztailaren 5ean Esklerosi Anizkoitzaren aldeko hamabigarren txapelketa solidarioa ospatu zen Donostiako Golf Elkarte Errealean, zeinetan 160 jokalarik hartu zuten parte banakako stableford hándicap modalitatean.

Sari-banaketa ere izan zen María Luisa Ustarroz eta Zuriñe Lópezen eskutik, ADEMGIko Lehendakari eta Komunikazio arduradunak, hurrenez hurren. Hauei lagunduz izan ziren, gainera, Txapelketa Batzordeko Lehendakaria, Luis Antuñano, eta José Félix Martí Massó, zeinak Esklerosi Anizkoitzaren inguruko zenbait azalpen eman zituen.

Scratch-aren irabazlea Jon López-Lanchares izan zen. Emakumezkoen hándicap-sailkapenari dagokionez, Mariela Luna izan zen lehena, Lille Hekneby bigarrena eta Lucía Balanzategui hirugarrena. Gizonezkoen hándicap-sailkapenean, aldiz, Iñigo Acha-Orbeak lortu zuen lehenengo postua, Ignacio San Martínek bigarrena eta Ignacio Ubillosek hirugarrena. Honez gain, hurbileneko bolak ere saria jaso zuten: 4.en zuloan Martina Lillyk, 8.engoan María Echevestek, 12.engoan Oscar Barbeitok eta 18.engoan Álvaro Fernandezek. 17.en zulorainoko drive luzeena Iñigo Arnaezentzat izan zen gizonezkoen sailkapenean, eta, emakumezkoenean, Blanca Vega de Seoanerentzat.

Hauez guztiez gain, txapelketan parte hartu zuten Miguel Aperribay, Carla Diago, Joan Maria Bonet, Carlos Orlando, Telmo Tames, Patricia Ruiz, Susana Luzuriaga, Marina García, Senen Amunarriz, Iñigo Zardoya, Ernesto Gabilondo, Jorge Ruiz, José Ángel González, Miguel Fernández, Miguel Ángel Medina, Isabel Viguria, Juan José Sánchez, Ignacio Chacón, Eduardo Martin, Esther Viguria, Álvaro Olazabal, Martina López-Lanchares, Jaime Andía, José Ignacio Mendizabal, Oscar Sarasola, Iñigo Alberdi, Cristina Ohlsson,  Jaime Martín, José Luis Elósegui, Martina Lilly, Telmo Andía, Igor Legarda, Isabel Pereiro, Francina Luna, Irene Aguirrezabal, María Luisa Amunarriz, María Luisa Echeverría, Lucimara Santana De Jesús, Asier Juanena, Cristina Martínez, Lourdes Barbeito, Telmo Baztarrika, Miguel Irujo, Fernando Esnal, José Setién, José Antonio Eizaguirre, Miguel Oderiz, José Ignacio Esnaola, Alejandro García-Jalón, Teresa Rodríguez, Carlos Veiga, Juan Martínez de Albornoz, Catina Altolaguirre, Josean Vergara, Cristina Ganuza, Rosa María Alonso, María Jesús de la Iglesia, Paula Balanzategui, Gonzalo Lilly, Juan Elósegui, Fernando Janin, Pablo Romera, Angel Atristain, Jesús María Amunarriz, Ander Janin, Claudia Ubillos, Lorenzo Olazabal, María del Carmen Perez, José Recalde, Daniel Gonzalez, Ana Sierra, Pedro Elósegui, Luis Oscar Barbeito, Alvaro Lilly, Jaime Matesanz, Vicente Orbe, Ana Sierra, Jon Salvatierra, Carlos Luna, Borja Balanzategui, José Arconada, Ana Luisa Irujo, José Montero, Gonzalo Rodriguez, Santiago Nuñez, Mercedes Ohlsson, Isabel Arrieta, Josean Pagalday, Santiago Tames, José Ramón Alberdi, Juan Luis Lejarraga, Julián de la Cuesta, Elda Nora Esponda, Javier Sanchez, Benigno Rodríguez, Lucía Iraola, Ricardo López-Lanchares, Ignacio Carril, Luis Olaizola, Manuel Salvatierra, Elena Urbieta, Alvaro Andía, María Pilar Aristegui, Pablo Matesanz, Javier Orlando, Fernando García, Jaime Usabiaga, Javier Taubmann, Rafael Ruiz, Pedro Tellechea, Jokin Ubillos, Borja Gastaminza, Diego Arenas, Alberto Zardoya, María Ruiz-Lopetedi, Hugo Galardi, Juan Bautista Echeverria, Carlos Ubide, Juan  Muñoz-Baroja, Ignacio Martín, Iñigo Erro, Carmen García-Vaquero, Fernando Carril, Juan Arenas, May Azcue, María Orlando, Beatriz Mateos, Joaquín Olazabal, Iñaki Ramos, Antxón Ilzarbe, Conchi Ayestarán, María Verania García, Mónica Lasarte, Mercedes Elósegui, Domingo Martín, Diego Rodríguez eta Sonia Velasco-k.

Gure eskerrik beroenak parte-hartzaile guztiei eta Donostiako Golf Elkarte Errealari !

Golf Jaizkibel 2a

 

 

Creado por:

J.Leon