Martxoaren 14ean, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegian ospatu zen Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Irrien lagunak” ekitaldia oso arrakastatsua izan zen. Adin ezberdinetako 1400 lagun elkartu ziren eta ordu t´erdiko ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten pailazoekin dantzan eta kantari.
Ekintza honetarako saldu ziren sarreren salmentarekin lortutako dirua, ADEMGI- Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak, astean 120 pertsonei eskaintzen dien birgaitze zerbitzua finantzatzeko erabiliko da.

 

Gure eskertza:

Errenteriako Udala
Errenteria Udal Kirol Patronatua
Errenteriako Babes Zibila
DYA
Xenpelar Kultur denda
GRS Decoradores

 

 

 

 

2

1