Birgaitze Birtuala

Birgaitze Birtuala zerbitzua, multimedia teknologian oinarritutako proiektu berritzaile bat da. VirtualRehab Esklerosi Anizkoitza, 3D irudiak eta Kinect teknologia (Microsoft®) elkartzen dituen birgaitze birtual sistema bat da.

mano2WEB

Mugimenduak erreproduzitzen dituen sistema honi esker, esklerosi anizkoitza duten pertsonek ariketa desberdinak egin ditzakete beste gailu batzuen beharrik gabe.

Tresna honen bidez, terapeutak, paziente bakoitzak egindako ariketen emaitzak grafiko eta txostenen bidez jaso ahal izango ditu. Honek guztiak bere garapenaren analisi zehatz bat ahalbidetzen du.

Birgaitze birtuala paziente guztiek erabili dezakete, programa ezgaitasun maila eta behar ezberdinetara egokitu baitaiteke. Oreka, espastizitatea, indarra, nekea, etab. lantzen dira bideojoko batek eskaintzen dituen entretenimendu eta dibertsioarekin. Terapeutak, tratatutako gorputz-adar bakoitzeko garapen grafikoen analisiaren bidez bere eboluzioaren jarraipena egin dezake.

terapiasWEBBirgaitze birtualaren bidez lortu daitezken onura esanguratsuenak: erresistentzia, oreka, koordinazioa, muskuluak indartzea, etab. Hauek guztiak nekearen erresistentzia, Esklerosi Anizkoitzan ezgaitasun asko sortzen duen ohiko sintomatologia, hobetzen du.

Creado por:

J.Leon