Zer da Esklerosi Anizkoitza?

Esklerosi Anizkoitza Nerbio-Sistema Zentraleko N.S.Z. (garuna eta bizkarrezur-muina) hanturazko gaixotasunik ohikoena da. Nerbio-zuntzak mielina izeneko proteína eta gantzez osaturiko material batek bildu eta babesten ditu eta mielinak nerbio-zuntzen arteko bulkada elektrikoak errazten ditu. Esklerosi Anizkoitzan, neuronek N.S.Z.-eko gune ezberdinetan mielina galtzen dute lesioak (esklerosia) sortuz eta garunera doazen nahiz bertatik irteten diren bulkada elektrikoak eten edo oztopatuaz. Honen guztiaren ondorioz gaixotasunaren sintomak agertzen hasten dira. Zorionez, mielinaren lesio hauek sarritan itzulgarriak izaten dira.

Gaixotasunaren fasearen arabera plakak (lesioa duten areak) bi motatakoak izan daitezke:

1)  Lesio akutua: plaketan hantura ematen da eta bere ertzak gaizki definituak agertzen dira.

2) Lesio kronikoa: hantura eskasa ematen da eta mielinaren galera, axoien endekapena eta gliosia nabarmentzen dira.


Qué es

Creado por:

J.Leon