Gizarte Lana Zerbitzua

_DSC0091-bGizarte lanaren arlotik, existitzen diren gizarte errekurtsoen bidez, gizarte arazoak konpondu eta Esklerosi Anizkoitza jasaten dutenen, nahiz bere senideen, beharrei erantzun egoki bat ematen saiatzen gara. Lan honen garapenak, elkartearen helburu nagusiarekin zerikusi zuzena du: Esklerosi Anizkoitza dutenen, nahiz bere senideen, bizi-kalitatea hobetzea.

Bestalde gizarte langilea, elkarteak burutzen duen lana egiten jarraitzeko ezinbestekoa den finantzazioa lortzeko helburuarekin, hainbat proiektu egin eta kudeatzeaz arduratzen da. Proiektu hauek erakunde publiko nahiz pribatuetara bidaltzen dira.

Funtzioak:

  • Norberaren beharrak aztertu, antzeman eta ebaluatu, egunerokotasunean sortatzen diren egoera oztopogarriei aurre egin eta gainditzen lagundu ahal izateko.
  • Bakarka nahiz familia mailan gizarte esku-hartze zuzen bat planifikatu, gizarte integrazioa ahalbidetuz.
  • Arazoak konpontzen lagundu eta dituzten beharrei erantzun egoki bat emateko ezinbestekoak diren errekurtsoez informatu eta bideratu.
  • Elkarteak betetzen duen lana finantzatzeko diru-iturriak edo errekurtsoak bilatu.

Ekintzak:

  • Esku-hartze egoki baten plangintza garatu ahal izateko, bakarkako elkarrizketak egin, bakoitzaren egoera ezagutu, aztertu eta dituen beharrak antzeman eta baloratu .
  • Batez ere ezgaitasunarekin zerikusia duten gizarte-errekurtsoei buruz informatu, baloratu eta bideratu.
  • Aholkularitza eta orientazioa gizarte gaiak, ekonomia eta lana bezalako arloetan.
  • Proiektuak egin eta kudeatu.

Creado por:

J.Leon