Psikologia Zerbitzua

_DSC0088-b

ADEMGIko psikologa, erabiltzaileak eta senideak informatu, aholkatu eta orientatzeaz arduratzen da. Gaixotasunaren aurrean egokitzapen prozesurako laguntza eman eta gida izateaz gain, erabiltzaileari lanabes ezberdinak eskaintzen zaizkio egoera berriari aurre egiteko; honekin batera autoestima eta gizarte gaitasunak garatuz.

Esku-hartze eremuak:

  • Gaixotasunaren prozesuarekin bat agertzen diren arazo psikologikoak (diagn0stikoa, tratamendua, broteak, ondorioak, larriagotzeak, etab.).
  • Familia, gizarte eta lan arazoak.
  • Gaixotasunaren ondorioz agertutako desoreka mentalak, antsietate desorekak, etab.
  • Gaixo talde hauetan gehien nabarmentzen diren desoreka psikologikoak, besteak beste: egokitze desorekak, aldarte desorekak, sexu desorekak eta inpultsibitate kontrolaren desorekak.
  • Gaixotasunari loturiko disfuntzio kognitiboak lantzen dira. Hala nola, oroimena, arreta, hitz-jarioa, arrazoiketa, pentsamendu abstraktoa eta betearazte funtzioak.

Zentroko psikologaren funtzioak:

  • Ebaluazio eta diagnosi klinikoa
  • Psikologi txostenak
  • Hitzaldi, saio zehatz eta erlaxazio tailerren bidez, egoerari aurre egiteko prebentzio lana
  • Birgaitze kognitiboa
  • Egoera berrira hobeto moldatzeko erabiltzaile eta senideei tratamendua eta laguntza eskaini
  • Birgaitze zentroaren koordinazio lanak
  • Lehenengo elkarrizketak

Creado por:

J.Leon