Logopedia Zerbitzua

_DSC0035Gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonek komunikatzeko (ahots, hitzaldi eta/edo hizkuntza arazoak) nahiz elikatzeko (mastekatu, irentsi, etab.) garaian zailtasunak izan ditzakete. ADEMGIko Logopedia zerbitzua arazo horiek ikertu, saihestu, baloratu, diagnostikatu eta tratatzean datza.

Helburuak

  • Komunikazio-gaitasunak hobetzea, bere inguruarekin komunikazio funtzionala lortu ahal izateko.
  • Elikadura prozesuan esku hartzea, irensketa ziur eta eraginkorra lortu eta konplikazioak (deshidratazioa, malnutrizioa, pneumonia, etab.). saihesteko
  • Gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen, nahiz bere senideen, bizi-kalitatea hobetzea

Tratamendua

Logopedia tratamenduak bereziki erabiltzailearen beharren neurrira diseinatutako programa bat jarraitzen du. Programa honen edukia, erabiltzailearekin adosten da bere osotasunean eta astean 45 minutuko iraupena duen saio batean garatzen da.

Gaixotasuna duen pertsonarekin zuzeneko tratamendua egiteaz gain, beharrezkoa izanez gero, senide eta/edo zaintzaileekin harreman zuzena mantentzen da. Harreman honen helburua, arlo honetan sortu daitezken arazo puntualak konpontzea eta gaixotasuna duenari laguntzeko jarraibideak ematea da.

Programa garatuz joan ahala, tratamenduaren eraginkortasuna egiaztatu, gaixoaren egoera pertsonala ebaluatu eta, behar izanez gero, esku-hartze aldaketak egiteko beharrezkoak diren aldizkako berrikuspenak egiten dira. Erabiltzailearen gaitasunak aldatuz gero, helburuak eta jarduerak egokituz joango dira.

Logopedia 2

Creado por:

J.Leon