Hidroterapia

piscinaHidroterapia edo helburu terapeutikoetarako uraren erabilera, antzinatik gaitz edo disfuntzio fisikoen tratamendurako oso erabilia izan den metodoa dugu.

Urak eskaintzen dituen grabitate eza, mugimendu askatasuna eta erresistentzia oso onak dira lan egiteko. Hau guztiari, murgiltzeak eskaintzen dizkigun onurak eta saioen planifikazio egoki bat gehitzen badiogu, uretako fisioterapia oso terapia onuragarria bilakatzen da.

ADEMGIk, zerbitzu hau bazkide guztiei zabaldu die. Erabiltzaileen ezaugarrien arabera, bakarkako nahiz taldekako saioak antolatu ditugu eta hauen iraupena ordu betekoa da.

Saio hauetan, gure erabiltzaileek dituzten arazo ezberdinak lantzen ditugu, besteak beste: oreka, mugimenduen berreziketa edo ibilera.

Zerbitzu hau eskaini ahal izateko Donostiako Kirol Patronatoaren laguntza ezinbestekoa da, Intxaurrondoko Udal Kiroldegiaren instalakuntzak uzten baitizkigute. Jarduera honetarako erabiltzen dugun igerilekuak 1,1m-ko sakonera du eta honi esker, lehen aipatutako jarduerak landu ditzazkegu. Honez gain, kiroldegiko langileek, bere laguntza eskaini eta uretarako duten material guztia uzten digute: garabiak, gurpildun aulkiak, aldagela egokituak, baloiak, uztaiak, txurroak, etab.

Zerbitzuak, emaitza onak emateaz gain, erabiltzaileen aldetik oso harrera ona izaten du.

piscina-2

Creado por:

J.Leon