Akupuntura

_DSC0052Akupuntura ez da gaur egungo terapia ohikoen artean aurkitzen. Hala ere, geroz eta pertsona gehiagok jotzen du akupuntura bezalako terapia alternatiboetara beste emaitza batzuk lortzeko asmoz.

ADEMGI-n, erabiltzaileen beharretan oinarritutako akupuntura zerbitzua eskaintzen dugu. Azken urte hauetan izandako bilakaera eta erabiltzaileengan sortzen diren emaitza onak ikusiaz, zerbitzua sendotu egin da.

Tratatzeko orduan bi prozedura nabarmentzen dira: alde batetik, noizean behin oinazeak izaten dituzten pertsonen tratamendu puntualak eta bestetik, oinaze kronikoak kontrolatzera datozen petsonak.

Ikusten den bezala, batez ere, mina ekiditeko helburuarekin erabiltzen dugu akupuntura. Saioetan, metodo ezberdinez baliatzen gara erabiltzailearengan emaitza onenak lortu ahal izateko. Teknika hauen artean, moxibustioa, akupuntura edo aurikuloterapia aurki ditzazkegu.

Lortzen diren efektu nabarmenenak honako hauek dira:

  • Analgesikoak eta hanturaren aurkakoak
  • Lasaigarriak
  • Espasmoen aurkakoak

Honekin guztiarekin erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzea lortzen dugu

Creado por:

J.Leon