Fisioterapia Zerbitzua

_DSC0004Fisioterapia zerbitzua, gaixotasunek funtzio motorrean nahiz sentsitiboan eragiten duten gaigabezia maila etetera edo ahal izanez gero gutxitzera zuzendua dago. Bere helburu nagusia gaixotasuna duen pertsonaren bizi-kalitatea hobetzea da eta horretarako autonomía maila hobetzen eta etor daitezken arazoak ekiditen saiatzen da.

Helburuak

  • Martxa berrezi
  • Indar muskularra eta elastizitatea hobetu edo mantendu
  • Bihotz-arnasketa funtzioa hobetu eta nekearen erresistentzia handitu
  • Gaixotasuna duenaren autonomia funtzionala mantendu edo luzatu
  • Oreka eta koordinazioa hobetu edo mantendu
  • Etxearen egokitzapena eta laguntza teknologiko nahiz teknikoei buruz aholkatzea

Bakarkako tratamendua

Zerbitzuarekin lortu nahi diren helburuak gaixotasunaren arabera aldatzen joaten dira eta lantzen diren ariketak norberaren sintomatologiaren arabera egokitzen dira. Saioak elkarteko ginmasioan burutzen dira eta hauek, astean txanda bakar batean edo bitan banatu daitezken ordu 1 eta 30 minutuko iraupena dute.

Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei ez ezik, beste gaixotasun batzuk dituztenei ere zerbitzua ematen diegu, hala nola, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA), gaixotasun neuromuskularrak, bizkarrezur-muin lesioak, etab.

Kontsultak eta txostenak

Behar fisikoen arabera, komenigarriak diren mantentze ariketak eta arauak azaltzen ditugu. Behar izanez gero, laguntza teknikoen erabilera sustatu eta aholkatzen dugu, bere bizi-kalitatea hobetuko duelakoan.

Bestalde, gaixotasuna duen pertsonaren errealitate zehatzagoa isladatzeko asmoz, lanerako ezintasuna eta minusbaliotasun mailaren kalifikazioa egin behar dutenentzat txostenak egiten ditugu.

Zaintzaile eta senideen heziketa

Zaintzaren kalitatea hobetzeko asmoz, zaintzaile eta senideei aholkuak ematen dizkiegu. Horrela, egin behar dituzten transferentziak era seguru batean egin ditzaten irakasten zaie bere osasuna arriskuan jarri gabe.

_DSC0018

Creado por:

J.Leon