Esklerosi Anizkoitza eta Beste Gaixotasun Neurologikoen Zentroa

Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak 2007ko maiatzaren 9an bere egoitza berria bilakatu den Birgaitze Zentroa zabaldu zuen. Zentro honetan, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei ez ezik, beste gaixotasun neurologiko batzuk dituztenei birgaitze zerbitzua eskaintzen zaie. Gaixotasun hauen artean: Alboko Esklerosi Amiotrofikoa, Distrofia Muskularra, Muineko Lesioak, Ataxia batzuk, etab.

Birgaitze Zentroaren helburu nagusia Esklerosi Anizkoitza eta beste gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da eta horretarako, gaixotasuna duenaren funtzioak berreskuratu eta autonomia-maila, bere osotasunean, hobetzen saiatzen gara.

ADEMGIren egoitzak 400 metro karratu ditu. Bertan gimnasioa, taldeko terapiak egiteko erabilera anitzeko gela eta terapia desberdinak burutzeko gelak daude. Gizarte-gunea deritzon leku bat ere badago eta bertan, pertsonen arteko harremanak jorratu eta aisialdirako ekintzak antolatzen dira. Gune honetan, eguneko egunkaria eta interneta duten ordenagailuak erabiltzailearen eskura daude.

Elkarteak Osakidetzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, birgaitze zentrora etortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako, doako anbulantzia zerbitzua dugu.

Creado por:

J.Leon