Tratamenduak

Nahiz eta sendabidea bilatzeko ikerlari asko lanean diharduten, zoritxarrez EA gaur egun sendaezina da eta jartzen diren tratamenduak bere bilakaera mantsotzeko nahiz agerraldien arteko denbora luzatzeko erabiltzen dira.  Gaixotasunaren sintomatologia anitzarentzat hainbat tratamendu badira merkatuan eta urteak joan ahala berriak ateratzen ari dira.

Tratamendu medikoak

Medikamentu hauek hartzeko neurologoaren agindua beharrezkoa da eta tratamendua ospitale batek eman behar ditu:

  • Interferón beta 1.A: Avonex/rebif.
  • Avonex: Tratamendua astean muskulu barneko injekzio batean datza.
  • Rebif: Tratamendua astean larruazalpeko hiru injekziotan datza.
  • Interferón beta 1B: Betaferón: Tratamendua larruazalpean bi egunetik behin jarri behar diren injekziotan datza.
  • Acetato de glatiramer (copaxone): Kopolimero bat da eta gaixotasuna errepikari-atzerakaria den kasuetan onuragarria dela esaten da. Erresonantzia magnetikoetan ikusi ohi denez, garuneko lesio berrien pilaketan efektu positiboa du.
  • Inmurel: Inmunosupresorea. Tratamendua aho bidez hartzen da.
  • Mitoxantrona: Inmunosupresorea. Gaixotasuna errepikari-atzerakaria eta sekundarioki progresiboa den kasuetan, agerraldiak gutxitzea eta neurologikoki okerrera egiteko gaitasuna mantsotzen lortu duela erakutsi da.
  • Tysabri (Natalizumab): Medikamentu berria. Gaixotasuna errepikari-atzerakaria eta sekundarioki progresiboa den kasuetan eraginkortasun handia duela erakutsi du.

 

 

Izen generikoa

Izen komertziala

EAn zertarako erabili

Alprostadil

Caverject , Sugiran

Zutikortasun disfuntzioa

Amitriptilina

Mutabase

Mina, parestesia

Baclofeno

Lioresal

Espastizitatea

Carbamazepina

Generikoa, Tegretol

Trigeminoaren neuralgia

Ciprofloxacino

Cipro

Gernu-sistemaren infekzioa

Clonazepan

Rivotril

Dardara, mina, espastizitatea

Desmopresina

Minurin

Pixa egiteko maiztasuna

Dexametasona

Fortecortin,Maxidex

Antiinflamatorioa, agerraldi berrietan

Diazepan

Valium

Espastizitatea

Fluoxetina

Prozac, generikoa.

Depresioa, nekea

Gabapentina

Neurontin

Mina, espastizitatea

Fenitoina

Fenitoina

Mina, sentsibilitate alterazioak

Hidroxicina

Atarax

Oreka falta, suminkortasuna

Imipramina

Tofranil

Maskuriaren disfuntzioa

Isoniazida

Cemidon

Dardara

Interferón beta 1A

Avonex/rebif

Eragile aldatzailea

Interferón beta 1B

Betaferon

Eragile aldatzailea

Azatioprina

Inmurel

Inmunosupresorea

Acetato de glatiramer

Copaxone

Eragile aldatzailea

Natalizumab

Tysabri

Eragile aldatzailea

Metil prednisolona

Solu-moderin, Urbason

Agerraldi akutuetan

Mitoxantrona

Novantrone

Eragile aldatzailea

Nitrofurantoina

Furantoina

Gernu-sistemaren infekzioa

Oxibutinina

Ditropan

Maskuriaren disfuntzioa

Paroxetina

Carbol-Frosinor-Motivan-Seroxat

Depresioa

Pemolina

Dynamin

Nekea

Prednisona

Dacortin

Agerraldi akutuak

Sertralina

Aremis, Besitran

Depresioa

Sildenafilo

Viagra

Zutikortasun disfuntzioa

Tizanidina

Sirdalud

Espastizitatea

Tolterodina

Detrusitol, Urotrol

Maskuriaren disfuntzioa

Venlafaxina

Dobupal, Vandral

Egoera depresiboak

Diziplina anitzeko lan taldearen tratamendua

Gaur egun gaixotasunak sendabiderik ez duela adierazi dugun arren, birgaitze prozesu iraunkor batek bizi-kalitatea hobetu eta gaixotasunaren bilakaera mantsotzen duela jakina da.

Horregatik, ADEMGIn birgaitze osorako tratamendu fisiko nahiz psikologikoa eskaintzen dugu Esklerosi Anizkoitza eta beste Gaixotasun Neurologikoen Zentroan.

 

Creado por:

J.Leon