Diagnosia

Resonancia

Gaur egun, klinika eta diagnosiaren froga osagarri batzuei esker, segurtasun osoz beste gaixotasun batzuk baztertu eta EA diagnostikatzea errazagoa da.

Klinika

Neurologoak elkarrizketa bidez informazioa jaso eta azterketa neurologiko oso bat egiten du non zeinu klinikoak (miaketan topatutako anormaltasunak) nahiz sintomatologia (pazienteak emandako informazioa) baloratzen dira.

Diagnosiaren froga osagarriak

Erresonantzia magnetikoa: Erresonantzia magnetiko bidez egindako EA-ren diagnosia, garuna eta/edo bizkarrezur-muinean agertzen diren zaurietan oinarritzen da. Erresonantziaren bidez, substantzia zurian agertzen diren zauri txikiak ikus daitezke eta froga egiteko erabiltzen den kontrasteari esker, zauriak akutuak nahiz kronikoak diren desberdindu daiteke.

Kasu gehienetan, EA garunaren erresonantzia magnetiko bidez diagnostikatzen da eta %80 eta 100 bitarteko fidagarritasun maila du.

Likido zefalorrakideoa: Likido zefalorrakideoaren azterketa, diagnosia baieztatzeko erabiltzen da eta eraso inmunologikoaren intentsitateari buruzko informazioa ere lor daiteke.

Potentziak ebokatuak: Kanpo estimulu baten aurrean hartzaileak dituen erantzun elektrikoak dira, adibidez: aldizkako argi distira bar erabiltzen da (argi bidezko estimulua) eta estimulua nerbio sistema zentralera zenbateko abiadaz iristen den neurtzen da.

Creado por:

J.Leon