Bilakaera

Gaixotasun honen bilakaera oso aldakorra da. Sintomak agertu, desagertu eta berriz ere agertu daitezke; gradualki larriagotu edo aldaketarik jasan gabe egon zaitezke epe luzean zehar.

EA mota nagusienak hauek dira:

EA onbera:

Gaixotasuna duen pertsonak bi brote edo gehiago jasaten ditu baina sintomatología guztiz desagertzen da; guztiz ez bada ere sor dezaken ezgaitasuna ez da adierazgarria. Agerraldi batetik bestera urteak igaro daitezke eta honek diagnosia zaildu dezake. EA duten pazienteen %25ak EA onbera izaten du. Denbora joan ahala, gaixotasun mota hau dutenek fase progresibo batera pasa daitezke.

 EA errepikari-atzerakaria:

Broteak edo agerraldiak izan ondoren, iraupen aldakorra duen susperraldi epe bat ematen da non gaixotasuna duen pertsonak kaltetutako atalak guztiz edo partzialki berreskuratzea lortzen du. Denbora pasa ahala, ezgaitasuna gradualki metatzen joaten da.

EA sekundarioki progresiboa:

Denbora joan ahala EA Errepikari-atzerakaria sekundarioki progresiboan bilakatu daiteke, nahiz eta bi gaixotasun moten desberdintasuna ez den zehaztua izan. EA sekundarioki progresiboan, susperraldia ez da osoa izaten eta ezgaitasun maila handitzen joaten da.

EA primarioki progresiboa:

EA primarioki progresiboa dutenek ez dituzte brote edo agerraldirik izaten eta denbora pasa ahala ezgaitasun maila handituz joaten da. Gaixotasun mota hau ohikoa izaten da 40 urte baina gehiago dituzten pertsonei diagnostikatzen zaienean (paziente guztien %25 gutxi gorabehera).

Evolucion

Creado por:

J.Leon