Zer gertatzen da?

Gaur egun EAri buruzko hipotesirik onartuena hau da: inguruneko faktore ezezagun batek genetikoki joera jakin bat duten gizakiengan eragiten du bere organismoaren erantzun inmunean alterazioak sortuz. Ondorioz sistema inmunologikoak, linfozitoek konkretuki, nerbioak babesten duten mielina organismoaren etsaitzat hartu eta erasotzen dute gaixotasunean adierazgarri diren inflamazio eta desmielinizazioa eraginez.

Desmielinizazioak nerbio-bulkadaren transmisioa mantsotu (ohikoa baino %90-95 mantsoago, kasuaren arabera) edo eten egiten du eta horrek gaixotasunaren sintomatología agertzea dakar.

Gaixotasunaren bilakaeraren arabera, bermielinizazio prozesu bat eman daiteke baina osatzen diren mielina zorroak ez dira jatorrizkoak bezela izaten eta ondorioz disfuntzio kronikoak agertzen dira.

qsucede

Creado por:

J.Leon