Etiologia eta Kausak

Ikerketa epidemiologikoek diotenez, EA Europa eta Iparramerikan gazte-helduen (20-40 urte) arteko gaixotasun neurologikorik sarriena da.

Prebalentzi Tasak, data zehatz batean 100.000 biztanleko gaixotasuna daukaten pertsonen zenbatekoa neurtzen du. Ikerketetan ikusi ahal izan denez, munduan zehar prebalentzi tasa altuenak ipar nahiz hego hemisferioko 40 eta 60 latitude artean aurki ditzakegu.

aspectos epidemiologicos

Arrisku handiko zonak (≥30kasu/100.000 biztanleko)

Arrisku ertaineko zonak (5-25kasu/100.000 biztanleko)

Arrisku baxuko zonak (≤5kasu/100.000 biztanleko)

Espainia arrisku ertain-handiko zonan aurkitzen da (53-65eko prebalentzi tasa).

Ikerketa epidemiologikoen bidez jakin ahal izan denez, EAren kausari buruz elkarren osagarri izan daitezken bi hipotesi sortu dira.

  • Ingurumenaren hipotesia:

-Prebalentzi tasen gorabeherak epe laburrean. Adituek diotenez, aldaketa genetikoengatik baino, ingurumenaren aldaketarengatik izatea errezago uler daiteke,

-Infekzio-foku eta izurriteak eman dira

  • Hipotesi genetikoa:

-Talde etniko batzuk erresistentzi handiagoa dute

-Aurrekari eskandinaviarrak

-EA duten senideengan ohikoagoa izan daiteke

Gaur egun, ikerlariak ondorio honetara iritsi dira: Haurtzaroan zehar, inguruneko faktore ezezagun batek halabeharrez genetikoki joera konkretu bat duten gizakiengan eragiten du, ezohizko prozesu autoinmune bat martxan jarriaz eta EA deritzon gaixotasuna sorraraziz.

Creado por:

J.Leon