Smartplaphoons

SMARTPLAPHOONS 2014ko irailaren 18an merkaturatu zen software programa bat da non ordenagailuko aplikazio ezberdinetan sartzea ahalbidetzen du.

Smartplaphoons copia

Proiektua 2013ko irailean hasi zen eta Irisbond, ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea) eta Deusto Business School-en elkarlanaren emaitza izan da.

Irisbond, Eye Tracking bezalako lagundutako komunikazio teknologietan oinarritzen den sistemen garapena helburutzat duen enpresa bat da. Sistema hauek, ezgaitasuna, integrazio industriala edo aplikazio zientifikoak bezalako sektoreetara egokitzen dituzte. Enpresak, 2013ko uztailetik, begiradaren bidez ordenagailua erabiltzeko sistema fidagarri, erabiltzeko erraza, zehatz eta lehiakor bat garatu eta merkaturatu du.

2013ko irailan, Ainhoa Perez -ADEMGIko logopeda-, Juan Sainz eta Alejo Vazquez -lan hau bere karrera amaierako proiektu bezala garatu duten Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Informatika Ingeniaritza gradu bikoitzeko ikasleak- eta Iribond-eko Departamentu Teknikoak osatutako diziplina anitzeko talde bat sortu zen.

Lan-talde honek, Jordi Lagaresek sortutako “Plaphoons” software libreko  programan oinarrituta, “Smartplaphoons” deritzon softwarea garatzea lortu zuen. Programak, gaur egungo smarphone-ak simulatuz, ordenagailuko pantaila tamaina handiko bederatzi botoietara “murriztea” lortzen du aplikazio ezberdinetara modu zehatz, azkar eta funtzional batez sartzea ahalbidetuz. Irisbond-en sistemarekin elkartuz gero, begiekin “klik” gutxiago eginez e-mailak idatzi, interneten nabigatu, ofimatika alorrean lan egin, sintetizatu edo digitalizatutako ahotsen bidez inprimatu edo entzun daitezken mezuak sortu eta grabatu, etab. bezalako gauzak egitea lortzen du. Aplikazio guztietatik, ezgaitasuna duten kolektiboentzako garrantzi handia duten WhatsApp bezalako komunikazio sistemak erabiltzeko eskaintzen duen erraztasuna azpimarratzea beharrezkoa da.plafones

ADEMGI-k, paziente/erabiltzaleekin duen arreta zuzeneko esperientziaz eta gabezi motore larriak dituzten pertsonekin Komunikazio Sistema Handikarien erabileran duen ezagutzaz baliatuz, softwarearen garapenean parte hartu du. Lehen aipatutako Deustuko Unibertsitateko ikasleak eta Irisbond-eko Departamentu Teknikoak berriz, softwarea Irisbond Primma produktuaren berezitasunekin bateragarri bihurtzeaz arduratu dira.

http://www.irisbond.com/smartplaphoons

Creado por:

J.Leon