Hitzaldiak eta ikastaroak

HITZALDIA: ARAZO KOGNITIBOAK ESKLEROSI ANIZKOITZAN .“COGNIFIT”

20130925_202631Irailaren 25an Donostiako NH Arantzazu Hotelean, BAYER laborategiek antolatuta, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei nahiz senideei eta Donostiako Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko osasun-langileei zuzendutako hitzaldi informatibo bat ospatu zen.

Esklerosi Anizkoitzan ematen diren arazo kognitiboak eta bere errehabilitazioa izan ziren jorratutako gai nagusiak eta honekin batera gaixotasun hau duten pertsonentzat zuzendua dagoen COGNIFIT  izeneko programa aurkeztu zen.  Zientifikoki frogatua dagoen tresna honek, gaitasun kognitiboak neurtzeaz gain, arazo kognitiboak lantzeko balio du. IMAG0333

Hitzaldia amaitu zenean, tailer bat antolatu zen eta bertaratu zirenek programa probatzeko aukera izan zuten.

Txostengileak Javier Olaskoaga doktorea, Neurologoa eta DUO-BDI-ko Esklerosi Anizkoitzaren unitateko koordinatzailea eta Idoia Fernandez, Psikologa-Psikoterapeuta eta ADEMGIko birgaitze zentroko koordinatzailea izan ziren.


MEKA LANBIDE ESKOLA HEZIKETA ZENTROA– ELGOIBAR

Azaroaren 11n ADEMGIko birgaitze zentroaren psikologa eta koordinatzaileak “Meka Lanbide Eskola” heziketa zentroan Esklerosi Anizkoitzari buruzko hitzaldi bat eman zuen. IMG_1780Osasun arloko erdi mailako zikloko irakasgaien artean, dependentzi egoeran dauden pertsonen zaintza eta erizain laguntzailearen papera lantzen dute eta bertako 100 ikasle joan ziren solasaldira.

Hitzaldiaren amaieran ikasleek galderak egin eta bere dudak argitzeko aukera izan zuten. Esan beharra dago ADEMGIk egiten duen lanarengatik interes handia azaldu zutela.


HITZALDI INFORMATIBOA: NAZARET FORMAKUNTZA ZENTROA– DONOSTIA

Nazaret” formakuntza zentroa ADEMGI-rekin harremanetan jarri zen eta gure profesional batek, Gizarte Integrazioko Goi-mailako Teknikari ikasketak burutzen ari diren lehen mailako ikasleei, esklerosi anizkoitzari buruzko hitzaldi bat eskaintzeko interesa adierazi zuen.IMG_3307

Hitzaldia 2014ko urtarrilaren 9an ospatu zen Nazaret zentroan. Txostengilea, gure zentroko koordinatzaile eta psikologa izan zen eta gai hauek jorratu zituen: zer da esklerosi anizkoitza, sintomak, diagnosia, kalte fisiko eta psikologikoak, tratamenduak, etab.

Ikasle eta irakasleen artean 90 lagun bildu ziren eta hitzaldia atsegina eta ulerkorra izan zelako zorionak eman zizkiguten.

Eskerrak eman nahi dizkiogu bai zentroari bai ikasleei, gugan azaldutako konfidantzagatik eta jasotako tratu atseginagatik. Nahi duzuen arte!!

Creado por:

J.Leon