Pribatutasun Politika

Zerbitzuen inguruan indarrean dauden arauei jarraiki, erabiltzaileei jakinarazten diegu haien datu pertsonalak fitxategi batean jasoko ditugula eta fitxategi horren arduraduna Ademgi dela. Datu horiek zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuak eskaintzeko edo zurekin harremanetan jartzeko erabiliko dugu soilik.

Zure datuei emandako tratamenduaren edo haien gaineko konfidentzialtasunaren inguruko zalantzarik izanez gero, edo, legeak horretarako eskubidea ematen dizulako edo zuri hala iruditzen zaizulako, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan jasotakoari jarraiki, datu horiek eskuratu, ezabatu, zuzendu edo deuseztatu nahi badituzu, e-mail edo gutun bat bidali diezagukezu. Hauxe da gure helbidea: Ademgi -Zarategi Pasealekua 68 atzealdea. 20015 Donostia. GIPUZKOA.

Ademgik ziurtatu egiten dizu gure instalazio, sistema eta fitxategien segurtasuna babesteko neurri egokiak hartu dituela. Era berean, datu pertsonalen konfidentzialtasuna ziurtatzen dizugu.

Datuak beste enpresa batzuen esku uztea

Zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuak eskaintzeko beste enpresa batzuetara jo behar izango bagenu (postetxera, mezulari-enpresaren batera edo garraio-enpresaren batera), beren egitekoa betetzeko ezinbestekoa zaien informazioa emango diegu bakarrik, eta debekatuta daukate, gainera, informazio hori beste ezertarako erabiltzea.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak

Gure webgunea ondo-ondo ibiltzeko, batzuetan informazio jakin bat eskuratu behar izaten dugu zure ordenagailutik edo berau identifikatu egin behar izaten dugu. Adibidez, gure webgunean zenbat jende sartzen den zenbatzeko, sartzen den bakoitzak zer-nolako nabigatzailea erabiltzen duen jakiteko edo nabigatzeko hizkuntza aldiro aukeratzen ibili behar ez izateko. Identifikazio horrek ez du inoiz zuri buruzko informazio pertsonalik ematen eta ez du zure ordenagailuaren edukiari buruzko xehetasunik ematen ezta ere.

Ordenagailua identifikatzeko, beraz, “cookie” izeneko testu-fitxategi batzuk erabiltzen dira. Halakoak bolada baterako gordetzen dira zure ordenagailuan, baina ez dute inongo kalterik eragiten eta oso txikiak dira. Gure webgunean sartzen zaren bakoitzean guneak “cookie” horiek automatikoki kontsultatzen ditu eta, ondoren, gure edukia azkeneko aldian aukeratutako hizkuntzan aurkeztuko dizu, aurreko aukeren araberako eduki zehatzak eskaini, eremu babestuetan sartzeko aukera eman eta, erosteko sistemarik egonez gero, aukeratutako produktuak gordetzeko aukera emango dizu, besteak beste.

Adierazpen hau eguneratzea

Une bakoitzean indarrean dauden legeak betetze aldera, litekeena da gure pribatutasun-politika aldatu egin behar izatea inoiz. Horregatik, Ademgiren webgunean sartzen zaren bakoitzean Erabiltzeko Baldintzak irakurtzea komeni da.

Creado por:

J.Leon