Lege-Oharra

Erabiltzeko baldintzak

Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legeak agindutakoari jarraiki, Ademgik, web-orri honen titularra den aldetik eta, hortaz, informazio-gizarteko zerbitzuen emailea, informazio hau jakinarazten die orri honen erabiltzaileei:

  • Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea
  • Zarategi pasealekua 68, atzealdea
  • 20015 Donostia ~ Gipuzkoa
  • NIF: G-20515623

Baldintza hauek onartzea

Web-orri honetan sartzen bazara erabiltzeko baldintza orokor hauek ezagutu, ulertu eta onartzen dituzula esan nahi du (sartzen zarenean dagoen bertsioan). Une bakoitzean indarrean dauden legezko arauen arabera aldatu egin daitezke baldintza horiek eta, horregatik, webgune honetan sartzen zaren bakoitzean erabiltzeko baldintzak eta gure  Pribatutasun Politika irakurtzea komeni da.

Webgunearen xedea. Erantzukizunen salbuespena

Webgune honetan guk eskaini edo merkaturatzen ditugun zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileek ikusteko moduantxe eskaintzen da eta, hala, Ademgik ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen ondokoen eraginez izandako kalteengatik:

  • Eskainitako zerbitzu eta produktuei buruzko informaziorik ez egotea, informazio hori zehatza ez izatea, eguneratu gabe egotea edo webgune honen edo hemendik sartu zaitezkeen beste webguneren baten eduki guztietan edo batzuetan akatsak egotea.
  • Webgune hau edo hemendik sartu zaitezkeen beste webguneren bat erabiltzeak ekipoetan eragindako kalteak edo informazio-galera.

Webgunearen eskubideak

Webgune honetan sartzea zuri bakarrik dagokizun erantzukizuna da, eta hala onartzen duzu berariaz eta zure borondatez.

Orri hauek eta orriotako edukiak kopiatzea librea eta doakoa da, ondorengo baldintzak beteta betiere:

  • Dokumentua merkataritzarako ez erabiltzea.
  • Dokumentua informaziorako erabiltzea bakarrik.
  • Dokumenturen bat edo beronen zatiren bat kopiatuz gero, ondorengo bat aipatu behar da: egilea, botika edo Ademgi.

Jabetza intelektualeko eskubideak

Webgunean agertzen diren marka, izen komertzial eta bereizgarri guztiak Ademgirenak edo hirugarren batzuenak dira. Hala, webgunean sartzeak ez du inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial edo bereizgarri horien gainean. Bestalde, edukiak gure enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira eta haien gainean dauden edo egon litezkeen ustiapen-eskubideetako bakar bat ere ez dugu zure esku utzi.

Bete beharreko legeak

Erabiltzeko baldintza hauek Espainiako legeriari jarraiki finkatu dira. Ademgik eta erabiltzaileak Donostiako auzitegietara jo behar dute erabiltzeko baldintza hauen xedea osatzen duten zerbitzuak ematetik sortutako desadostasunak konpontzeko.

Creado por:

J.Leon