ADEMGI-ren aldeko PUPU eta LORE- Euri Tanta Banintz ikuskizuna

Pupu eta Lore- Euri tanta banintz

Azaroaren 11an ospatuko da 11:00tan Errenteriako Niessen Kultur Aretoan. Anima zaitez eta lagundu gaitzazu!!

Aurten ere, urtero bezala, Katxiporretako gure lagunek ikuskizun berezi bat eskainiko digute: “PUPU eta LORE- Euri Tanta Banintz”.

Sinopsia:

Gaur euria ari du eta Pupu (Iraitz Lizarraga) eta Lore (Ekain Ibarguren) baserriko ganbarara igo dira jolastera. Kantu, irri, jolas eta solas ariko dira pailazo txikiak ia ordubeteko saioan, Xabier Zabalak musikatutako Joxan Ormazabalen olerkiak oinarri hartuta. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.

Hemen duzue ikuskizunaren lagin bat: https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=B6egKJPovG0

Sarrera bakoitzak 7€ balio du eta Niessen Kulturgunean salgai daude. Sarreren salmentarekin lortutako irabaziak ADEMGIk, Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkien logopedia eta fisioterapia zerbitzuak finantzatzeko erabiliko dira.

Anima zaitez, primeran pasako dugu eta!!!!

(informazio gehiago 943 24 56 00 telefono zenbakian)

Creado por:

J.Leon