20. Busti Zaitez – Mójate kanpaina Euskadin

_09A1146

Gipuzkoan ospatu den 15. edizioa izan da aurtengoa

Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez-Mójate kanpainaren XX edizioako ekitaldi nagusia aurten ere Donostiako Kontxako hondartzan ospatu zen. Ekitaldi hau Gipuzkoako udako hitzordu solidario ezagunena dela esan dezakegu.

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatutako “Busti Zaitez” hau estatu mailan erreferente bihurtu da eta Euskadin milaka pertsonek parte hartu dute. Gizartea sentsibilizatzeko ekintza honen helburu nagusiak gaixotasuna zertan datzan jakitera eman eta sendabiderik ez duen gaixotasun neurologiko hau duten pertsonei eskaintzen zaizkien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko irabaziak lortzea dira. Gipuzkoan, Esklerosi Anizkoitza eta beste Gaixotasun Neurologikoen Zentroan eskaintzen diren fisioterapia eta logopedia zerbitzuak finantzatzeko erabiltzen dira. Zerbitzu hauek Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei ez ezik ELA eta Distrofia Muskularrak dituzten pertsonei eskaintzen zaizkie.

Gipuzkoa, jardunaldi osoan zehar, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko 14 herri ezberdinetako igerileku eta hondartzetan busti egin zen. Ekintza hau ADEMGIren 120 bolondresen laguntzari esker burutu ahal izan zen eta urtetik urtera lortutako emaitzak hobeak izaten ari dira. Kanpainak komunikabide nahiz sare sozialetan duen arrakasta ere handituz doa.

Gipuzkoako Ekitaldi Nagusia

Gipuzkoan, eguardiko 12tan ospatu zen kanpainaren ekitaldi nagusia. Kontxa hondartzaren “Erlojuetan” Gipuzkoar gizarteko pertsonai ezagun ugari elkartu zen.

Politika arlotik Eneko Goia Donostiako alkatea; Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako diputatua  eta Txaro Rodrigo Dependentziako zuzendaria; Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Sailburuordea; Jon Etxeberria Gipuzkoako Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzako delegatua; Aitziber San Román Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzia; Eusko Abertzaleak Taldeko Ianko Ganboa; Donostiako Udaleko Miren Albistur eta Txema Murgiondo.

Errealeko kontseilaria Nekane Soria eta José Mari Martínez beteranoen ordezkaria ere bertan izan ziren.

Casa Munoa bitxi-dendako Claudio Munoa eta Gonzalo Lapazarán, Eduardo Chillida eskultore ospetsuaren semea Luis Chillida eta beti ADEMGI laguntzeko prest dagoen Ander Vilariño auto gidaria ere bertan izan ziren.

ADEMGIrekin elkarlanean aritzen diren osasun arloko hainbat profesional ere azaldu ziren: Neurologoa eta Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitza Unitatearen burua den Javier Olascoaga doktorea, David Otaegi eta bere familia Maider Muñoz, Iñaki Osorio eta Itziar Lopetegui.

 

Creado por:

J.Leon