ADEMGI-ren aldeko PUPU eta LORE-Haizearen Herrira ikuskizuna

Cartel PUPU eta LORE 2017-001

Irailaren 17an ospatuko da Errenteriako Niessen Kultur Aretoan eta bi saio izango dira: bat 11:00etan eta bestea 12:30etan

Aurten ere, urtero bezala, Katxiporretako gure lagunek ikuskizun berezi bat eskainiko digute: “PUPU eta LORE- Haizearen Herrira”.

Pupu (Iraitz Lizarraga), Lore (Ekain Ibarguren) eta aitona Manolo (Inaxio Tolosa) dira protagonistak Imanol Urbietaren kantutegian oinarritutako saioan. Hiru lagunek, kantu, dantza eta jolas interaktiboen bidez, parte hartzera gonbidatuko dituzte haurrak eta helduak ordubetez.

Hemen duzue ikuskizunaren lagin bat:  https://www.youtube.com/watch?v=HtV6uAaqYqM

Sarrera bakoitzak 6€ balio du eta Xenpelar Kulturdendan eta Niessen Kulturgunean salgai daude. Sarreren salmentarekin lortutako irabaziak ADEMGIk, Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkien logopedia eta fisioterapia zerbitzuak finantzatzeko erabiliko dira.

Anima zaitez, primeran pasako dugu eta!!!!

(informazio gehiago 943 24 56 00 telefono zenbakian)

Creado por:

J.Leon