Esklerosi Anizkoitzaren aldeko gala

14666051_1780225952216743_8135310300762706244_n

Café Irúnen ospatu zen urriaren 29an.Ekitaldia gure bazkidea den Paky Almeidak antolatu zuen eta Irungo komertzioen aldetik laguntza mordoa lortu zuen. 5 Euroko emaria zuten 200 sarrera baina gehiago saldu ziren.

Lortutako irabazi guztiak Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei eskaintzen zaizkien birgaitze zerbitzuak finantzatzeko erabili ziren.

IMG_3588

Galan denetarik egon zen eta Jon Lander Moreno, Kerman Gardel, Sasha Smith eta Unforgotten Legacy-ren musikaz gozatu ahal izan genuen. Arbelaitz Obradoreari esker pastel goxo batzuk dastatu genituen eta Irungo komertzioen eskuzabaltasuna eta Pakiren lanari esker, bertaratutakoen artean opari mordoa zozketatu ziren.

IMG_3544

Eskerrak eman nahi dizkiogu Café Iruneri, bere instalakuntzak eta musika ekipoak uzteagatik eta batez ere bertako langileen jarrera onagatik, oso lagungarria izan baitzen. Mila esker ekitaldian era batera edo bestera lagundu zenuten guztiei.

Creado por:

J.Leon