Pirritx, Porrotx eta Marimotots…”Musika ari du”!! ADEMGIren alde

Cartel Pirritx, Porrotx...

Irailaren 18an ospatuko da Errenteriako Niessen Kultur Aretoan eta bi saio izango dira: bat 11:00etan eta bestea 12:30etan

Aurten ere, urtero bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots gure lagunek ikuskizun berezi bat eskeiniko digute: “Musika ari du”. Oraingoan ez datoz bakarrik, Euskadikoimg6 Orkestra Sinfonikoko Hari Laukotea eta Xabier Zabalarekin (pianoa eta eskusoinua) datoz eta algara eta jolasen bidez, bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonahi musika dagoela erakutsiko digute kontzertu batekin. Ia ordubeteko saioan, jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak, musikaren erritmoan. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.

Bi saio izango dira, lehena 11:00tan eta bigarrena 12:30tan. Sarrera bakoitzak 6€ balio ditu eta Errenteriako Xenpelar Kultur Dendan daude salgai. Sarreren salmentarekin lortutako irabaziak, ADEMGIk Esklerosi Anizkoitza eta beste gaixotasun neurologiko batzuk dituzten pertsonei eskaintzen dizkieten errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabiliko dira.

img8

Hemen duzue kontzertuaren lagin bat:

http://www.youtube.com/watch?v=yJmWdMVpNv4

Anima zaitez!! Oso ondo pasako dugu eta gaixotasun hau duten pertsonei lagunduko diegu.

(informazio gehiago 943 245600 zenbakian)

Creado por:

J.Leon