Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez-Mójate

_09A0812

Ehundaka pertsona Esklerosi Anizkoitzagatik busti zen Gipuzkoar udako ekitaldi solidario honetan

Uztailaren 10an, gipuzkoar gizarteko pertsonai ezagun asko EArengatik busti zen.

Esklerosi Anizkoitzagatik ‘Busti zaitez – mójate’ kanpainaren XIX edizioaren Ekitaldi Nagusia, aurten ere, Donostiako Kontxa hondartza ikusgarrian ospatu zen. Jarduera hau, gipuzkoar udarako ekitaldi solidario esanguratsuenetariko batean bihurtu da.

_09A0879

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatzen duen “Busti Zaitez” kanpaina erreferente bat da estatu mailan eta Euskadin, milaka pertsonek parte hartu zuten. Gizartea sentsibilizatzeko ekintza honen helburu nagusiak gaixotasuna zertan datzan aditzera eman eta gaixotasun neurologiko sendaezin hau duten pertsonei eskaitzen zaizkien birgaitze zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea dira. Gipuzkoan, Esklerosi Anizkoitza eta beste Gaixotasun Neurologikoen Zentroaren mantenua eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei ez ezik ELA eta Distrofia Muskularra duten pertsonei eskaintzen zaien fisioterapia eta logopedia zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da.

Gipuzkoa, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko ekintza honetan, jardunaldi guztian zehar 14 herri ezberdinetako hondartza eta igerilekuetan busti egin zen. Kanpaina garatu ahal izateko ADEMGIko 120 bolondres “busti zaitez” puntuetan zehar banaturik egon ziren. Esan beharra dago urtetik urtera emaitza hobeak lortzen ari direla eta komunikabide nahiz sare sozialetan gero eta presentzia handiagoa izaten ari dela.

Gipuzkoako Ekitaldi Nagusia

Gipuzkoan Ekitaldi Nagusia eguardiko 12:00tan ospatu zen. Gipuzkoar gizarteko pertsonai ezagun asko bildu zen Kontxako hondartzaren “Erlojuetan”.

_09A0713Politika arlotik Donostiako Alkatea Eneko Goia; Gipuzkoako Foru Aldunditik Gizarte Politikarako diputatua den Maite Peña, Txaro Rodrigo  Dependentziako zuzendaria eta Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua; Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen sailburu ordea Lide AmilibiaJon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusia; Aitziber San Román Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzia; Ianko Ganboa Eusko Abertzaleak Batzarkide taldekoa eta Donositako Udaleko zinegotziak diren José Luis Arrue, Pilar Arana eta Miguel Angel Díez bertan egon ziren. Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko lehendakaria den Idoia Yeregui bertan izan zen.

2016-07-11 10.45.14Andoni Agirregomezkorta aktorea, Laura Chamorro Teledonosti El Diario Vasco taldekoa, Manuela Va de Fiestako Elma Francés eta Casa Munoa bitxi-dendako  Claudio Munoa eta Gonzalo Lapazarán ere busti egin ziren. 

Errealetik Nekane Soria kontseilaria eta  José Mari Martínez beteranoen ordezkariaNekane Arzallus Donostia Gipuzkoa Basketeko lehendakaria ere bertan egon zen.

_09A0766

ADEMGIrekin harreman zuzen duten osasun arloko profesionalen artean Javier Olascoaga doktorea, neurologoa eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko burua eta Unitateko kideak diren Alvaro Prada inmunologoa, Itziar Lopetegi erizaina eta Ioana Croitoru han egon ziren.

 

Creado por:

J.Leon