Esklerosi Anizkoitzaren aldeko III. Spinning Maratoi solidarioa

2016-05-28 17.22.59

Maiatzaren 28an ospatu zen eta EAren Mundu Mailako Egunagatik antolatu ziren ekitaldietako bat izan zen.

Areto 30 Kirol Zentroari esker, maiatzaren 28an spinning maratoi solidario bat ospatu zen Donostiako Benta Berri kiroldegian.

2016-05-28 16.44.31

118 pertsonek parte hartu zuten eta 3 orduz egon ziren spinningeko bizikleta gainean pedalei eragiten.

Parte-hartzaileen artean Txaro Rodrigo Gipuzkoako Foru Aldundiko dependentzia zuzendaria eta Gipuzkoako Batzar Nagusiko batzarkidea den Ianko Ganboa egon ziren.

2016-05-28 17.03.22

2016-05-28 17.59.45

Areto 30ko Eguzkiñe Intxaurbe eta Maite Fernándezek zuzendu zituzten ordu bateko iraupena zuten 3 eskolak.

Ekitaldi honekin lortutako irabaziak Esklerosi Anizkoitzaren Zentroan eskaintzen diren errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabili ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiogu: Donostia Kirola, Kirolkide eta CD Fortuna KE-ri bizikletak uzteagatik eta Super Amara, Powerade, Q36.5 eta DYA GIPUZKOA-ri ekitaldian laguntzeagatik.

Ekitaldi amaieran opari mordoa zozketatu ziren parte-hartzaileen artean.

Creado por:

J.Leon