Lokarri Solidarioen Kanpaina

Foto 9-12-15 11 05 47

#yomemuevoporlaEM mugimendua Gipuzkoan zehar

Esclerosis Múltiple Euskadi Fundazioak, Esklerosi Anizkoitza ezagutzera eman, gizartea sentsibilizatu eta Euskadin EA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko garrantzitsua den errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzeko asmoz, #yomemuevoporlaEM kanpaina martxan jarri du.

#yomemuevoporlaEM kanpainaren ikurra “lokarri solidarioak” dira. Lokarri hauen bidez esklerosi anizkoitzagatik mugitzen diren pertsonak ezagutu ditzazkegu eta ADEMGIko egoitzan 5€tan daude salgai.

Kanpaina honek bi ideia aditzera eman nahi ditu:

1)    EAgatik MUGITU ZAITEZ: Honen bidez gizarteari lokarri solidarioak erostea eskatu zaio

2)   MUGITU EZAZU: Honen bidez bakoitzak bere lokarriekin argazki bat atera eta #yomemuevoporlaEM traola erabiliaz sare sozialetatik mugitzea; EA aditzera emateko beste modu bat.

ADEMGIk, eskerrak eman nahi dizkio lokarri solidarioak erosi eta sare sozialen bidez Esklerosi Anizkoitza aditzera eman duzuen gipuzkoar guztioi.

  1. Real Sociedad de Futbol S.A.D.
  2. Nerea Garmendia
  3. Ander Vilariño
  4. Irune Zubiaurre
  5. Bernardo Atxaga
  6. Gorrotxategi gozotegia
  7. Pirritx, Porrotx eta Marimotots
  8. Zumba Dantzatu Trintxerpe
  9. Jator Kirolak
  10. Mabel arropa konponketak
  11. Baby Mundua Zure Mundua
  12. ADEMGIko bazkide eta erabiltzaileak

Creado por:

J.Leon